2009/07/22

Zuzendaritza talde berria LOINAZPE BH INSTITUTUAN

Lekualdatze-lehiaketak direla eta LOINAZPE BH Institutuan aurtengoan zuzendaritza taldearen aldaketa izango da, orain arte zeudenak beste ikastetxe batzuetara joan baitira.

Zuzendaritza talde berria aurtengoan honako hauek osatuko dute:

-ZUZENDARIA: Patxi Garmendia
-IKASKETABURUA: Iñigo Gurrutxaga
-IDAZKARIA: Lurdes Larrarte




Aurtengorako dituzten erronka nagusiak, instalazio berriak martxan jartzea, ikastetxeen arteko bateratze prozesuan parte hartzea, eta urtero garatzen diren hainbat proiektu aurrera eramatea: kalitatea hezkuntzan, agenda 21, normalkuntza, IKT ikastetxe eredua, bizikidetza, zientzia, e.a.




Lana nekeza baldin bada ere, ilusioz ekin diote 2009-2010 ikasturtea prestatzeari, eskola komunitate guztiaren koordinazioa dutelarik helburu.

2009/07/18

Obrak amaitu dira

Zortzi hilabete ondoren, dagoeneko amaitu dira LOINAZPE BHI handitzeko lanak.














Sei gela berri, larrialdietarako irteerak eta sei komun berri burutu dira.

Honi esker, datorren ikasturtean ikastetxea berrantolatzeko modu berria izango dugu: mintegiak handitu eta berritu, liburutegia sortu, informatikako hirugarren gela, ikasleentzako gela handiagoak eta laguntza eskaintzeko gela gehiago.














Obrek guztira 600.000 €roko aurrekontua izan dute.